ISO 18587

ISO 18587 arauaren araberako itzulpen automatikoko zerbitzua, giza postedizio sakonarekin

ISO 18587 Quality Standard

ISO 18587:2020 nazioarteko arauak ezartzen du zein baldintza bete behar diren, itzulpen automatiko baten emaitza posteditatu ondoren, kalitatea giza itzulpen batenaren antzekoa izan dadin.

Horretarako, ISO 18587 kalitate irizpidean honako hauek deskribatzen dira:

  • postedizio prozesuaren helburuak,
  • itzulpen automatiko (IA) baten emaitzaren postedizio sakonaren betekizunak,
  • posteditorearen zereginak,
  • posteditoreen gaitasunak eta prestakuntzak.

Jarraian, ISO 18587 kalitate arauaren atal guztiak zehatz-mehatz azalduko ditugu. Itzulpen-zerbitzuak. Itzulpen automatiko baten emaitzaren postedizioa. Betekizunak.

Aurkibidea

Itzulpen automatikoaren eta postedizioaren definizioa

Itzulpen automatikoko sistemak hizkuntza batetik bestera itzultzen dituzten informatika programak dira. Adimen artifiziala erabiltzen dute, gizakiaren esku-hartzerik gabe. Gaur egun, itzulpen automatikoko sistema neuronalak erabiltzen dira, arauetan oinarritutako aurreko sistemek baino emaitza zehatzagoak eta naturalagoak sortzen dituztenak. DeepL, Google edo Yandex itzultpen automatikoko sistema neuronalen adibideak dira.

Azken urteetan asko hobetu diren arren, itzulpen automatikoko sistemak ez dira perfektuak. Postedizioa itzulpen automatiko baten emaitza hobetzeko prozesua da. Bi mota bereizten dira. Alde batetik, postedizio arina akats larrienak zuzentzera eta ulertzeko moduko testuak sortzera mugatzen da. Bestetik, ISO 18587 arauak lantzen duen postedizio sakonaren prozesuak giza itzulpen baten antzeko emaitzak lortzeko helburua dauka. Posteditatzen duen pertsonari posteditore deritzo.

ISO 18587 arauaren araberarako postedizio prozesua

Adierazi berri dugun bezala, postedizio prozesua itzulpen automatiko baten emaitza aldatzean eta zuzentzean datza. ISO 18587 araua giza postedizio sakonera mugatzen da, hau da, giza itzulpen baten antza lortzen duen postediziora. Segidan, ISO 18587 arauan deskribatutako prozesuak azalduko ditugu: aurreprodukzioa (bideragarritasuna, aurreedizioa, aurrekontua), produkzioa (postedizio sakona) eta postprodukzioa (azken berrikuspena).

Aurreprodukzio prozesua
(bideragarritasuna, aurreedizioa, aurrekontua)

Fase honetan, itzulpen automatikoa eta postedizioa enkargu jakin baterako bideragarriak diren aztertzen da, baita itzulpen automatikoa egin baino lehen jatorrizko dokumentua prestatu behar den ere bai (aurreedizioa).

ISO 18587 arauaren arabera ziurtatutako edozein itzulpengintza enpresak prozesu bat dauka itzulpen automatikoa eta postedizioa batera erabili ahal ote diren aztertzeko. Hasteko, esan dezakegu itzulpen automatikoa ezin dela edozein testurekin erabili.

ISO 18587 arauaren araberako itzulpen zerbitzuak honako kasu hauetan gomendatzen dira: epea oso motza denean, aurrekontua baxua denean, edo eduki errepikakorra eta ondo elikatutako itzulpen memoria bat duten itzulpen kopuru handietan. Itzulpen memoria itzultzaile profesional batek itzulitako esaldi elebidunen datu-basea da.

Zerbitzu honetara jotzeko beste funtsezko faktore bat sorburu eta xede hizkuntzen arteko antzekotasun sintaktikoa, lexikoa eta morfologikoa da. Bezeroak onartutako terminologia glosarioa eta erreferentziazko materiala eskura izatea ere komeni da.

Itzulpen automatiko + postedizio sistema batean prozesatzeko dokumentu perfektua baldintza hauek beteko ditu:

  • ondo idatzita egongo da,
  • esaldi errazak erabiliko ditu,
  • ez ditu egitura nahasiak edo anbiguoak erabiliko,
  • terminologiaren ikuspuntutik, koherentea izango da,
  • testu errepikakorra izango du,
  • ez ditu sinonimo gehiegi erabiliko.

Aurreko baldintza gehienak betetzen ez direnean, dokumentuaren aurreedizioa gomendatzen da, hau da, hura aldatzea itzulpen automatikoaren emaitza hobetzeko eta posteditorearen lana errazteko. Dokumentua hainbat hizkuntzatara itzuliko denean, aurreedizio fasea beti gomendatzen da.

Proiektua bideragarria dela egiaztatu ondoren, ISO 18587 arauaren arabera ziurtatutako itzulpen agentziak aurrekontua bidaliko dio bezeroari. Bezeroak aurrekontua onartu eta akordioa formalizatzen denean, enkargua kalitate sisteman erregistratzen da, eta produkzio fasera igarotzen da.

Pre-production process (feasibiity, pre-editing, quotation)

Produkzio prozesua
(postedizio sakonaren betekizunak eta posteditorearen zereginak)

Itzulpen automatiko baten emaitzaren giza postedizio lanak testuinguru multimodal batean gauzatzen dira. Lana burutzeko, zenbait baliabide erabiltzen dira: ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (OLI), hala nola SDL Trados edo memoQ; itzulpen automatikoko sistema bat, DeepL edo Google Translate, kasurako; itzulpen memoriak; terminologia glosarioak; eta abar.

Arauaren atal honetan, postedizio prozesuaren helburuak, posteditorearen zereginak eta postedizio sakonaren betekizunak azaltzen dira.

Posteditorea itzulpen automatikoen zuzenketan eskarmentua duen itzultzaile profesionala da. Postedizio sakonean, posteditorearen zeregina itzulpen automatikoa irakurtzea eta aldatzea da, kalitatea giza itzulpen batenaren berdina izan dadin. Horretarako, posteditoreak erabakiko du itzulpen automatikoaren edukia zuzendu behar duen edo itzulpen berri bat sortu behar duen.

ISO 18587 ziurtagiria daukan itzulpen zerbitzuen hornitzaileak arauan adierazitako betekizunak betetzen direla bermatu behar du:

  1. bezeroak onartutako terminologia glosarioak, erreferentziazko materialak eta dokumentuen espezialitate arloko terminologia errespetatu behar dira, baita koherentzia terminologikoa bermatu ere;
  2. xede hizkuntzaren konbentzio ortografikoak, sintaktikoak eta puntuaziokoak kontuan izan behar dira, aldi berean estilo gida eta tokian tokiko konbentzioak errespetatuz;
  3. xede dokumentua sorburu dokumentuaren formatu berean entregatu behar da;
  4. arau aplikagarri guztiak bete behar dira;
  5. xede dokumentua hartzailearentzat egokia dela bermatu behar da;
  6. postedizioaren gidalerroak eta bezeroarekin adostutako beste edozein erabaki bete behar dira.
Production process (full post-editing requirements and post-editor's tasks)

Postprodukzio prozesua
(azken berrikuspena, entrega eta iruzkinak)

Postedizio sakonaren emaitza giza itzulpen batekin aldera daiteke. ISO 18587 ziurtagiria duen enpresa batek kalitate kontrolak egin behar ditu eta, itzulpena entregatu baino lehen, amaitutako dokumentua bezeroarekin adostutakoaren arabera berrikusi behar du.

Halaber, sistema eta prozesua hobetzeko helburuarekin, arauak zehazten du posteditoreek itzulpen automatikoko sistemen errendimenduari eta IAren emaitzan errepikatzen diren akatsei buruzko iruzkinak egiteko aukera izan behar dutela.

Post-production process (final verification, delivery and feedback)

ISO 18587 arauaren araberako postedizio sakonaren betekizunak

ISO 18587 arauak zehazten du itzulpen automatiko baten postedizio sakonaren helburua “emaitza giza itzulpen batengatik ezin bereiztea dela”. Horretarako, posteditoreek honako alderdi hauei jarri behar diete arreta:

  • ziurtatu behar dute ez dela informaziorik gehitu edo ezabatu;
  • aproposa ez den edukia zuzendu behar dute;
  • esanahia argi ez badago edo zuzena ez bada, esaldiak berridatzi behar dituzte;
  • posteditatutako dokumentuan, eduki zehatza sortu behar dute, alderdi gramatikalak, sintaktikoak eta semantikoak kontuan hartuz;
  • bezeroaren edo espezialitate arloko terminologia errespetatu behar dute;
  • arau ortografikoak, puntuaziokoak eta silabak banatzekoak aplikatu behar dituzte;
  • dokumenturako estilo aproposa erabiltzen dela eta bezeroak emandako estilo jarraibideak errespetatzen direla bermatu behar dute;
  • formatuaren arauak errespetatu behar dituzte.

Posteditoreen gaitasunak eta prestakuntzak

Competences and qualifications of post-editors

ISO 18587 arauak posteditoreen gaitasunak, prestakuntzak eta profesionaltasuna bermatzeko eskatzen die ziurtatutako enpresei.

Posteditoreak itzultzaile profesionalak dira. ISO 18587 arauak posteditoreei exijitzen dizkien gaitasunak ISO 17100 arauak (ziurtatutako itzulpen zerbitzua) itzultzaile profesionalei exijitzen dizkien berberak dira.

Honako sei gaitasun hauek dira: itzulpen gaitasuna, gaitasun linguistikoa eta testuala sorburu eta xede hizkuntzetan, informazioa ikertzeko, eskuratzeko eta prozesatzeko gaitasuna, gaitasun kulturala, gaitasun teknikoa eta eremuko gaitasuna.

ISO 17100 arauaren itzultzaileekin gertatzen den bezala, ISO 18587 arauaren arabera posteditoreak homologatzeko irizpideak honako hauek dira.

Hiru irizpide hauetako bat betetzen dutelaren dokumentu frogak aurkeztu behar dituzte:

  • itzulpengintza, hizkuntzalaritza edo filologia gradua, edo goi mailako gradu baliokide bat, itzulpengintzako prestakuntza espezifikoarekin;
  • goi mailako gradu unibertsitarioa beste arlo batean eta bi urteko eskarmentua itzultzaile edo posteditore profesional gisa, lanaldi osoan;
  • bost urteko eskarmentua itzultzaile edo posteditore gisa, lanaldi osoan.

ISO 18587 arauaren beste exijentzia bat da posteditoreek postedizio zereginetan metodo profesional bat erabiltzea, eta hau zehazten du:

  1. posteditoreek itzulpen automatikoko sistemen teknologia ezagutu behar dute, baita sistema horien ohiko akatsak ere;
  2. posteditoreek ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (OLI), hala nola SDL Trados edo memoQ, ezagutu behar dituzte;
  3. posteditoreek itzulpen automatiko bat editatzeko behar den denbora eta ahalegina balioesteko gai izan behar dute, baita lanak merezi ote duen erabakitzeko ere;
  4. posteditoreek eman zaizkien argibideak eta gidalerroak jarraitzeko gai izan behar dute, baita beharrezkoa dena zuzendu eta aldatzeko ere, emaitza giza itzulpen batenaren antzekoa izan dadin.
Scroll to Top